Lege oharra
Jakinarazten dizugu Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduari buruzko 1720/2007 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, zure curriculumean bidalitako datuak CURRICULUMS (CURRICULUMAK) izeneko fitxategian bilduko direla. Fitxategi hori Datuak Babesteko Erregistro Nagusian erregistratuta dago eta fitxategiaren arduraduna TXINGUDI MERKATARITZA PARKEAREN JABEEN KOMUNITATEA DA, eta haren helburua langile berriak hautatzea da.
Era berean, jakinarazten dizugu, kontrakoa adierazten ez diguzun bitartean, zure profila duten langileak behar dituzten merkataritzaguneko edozein establezimendutara edo azpikontratetara bidali ahal izango dugula zure Curriculuma.
Bestalde, eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Eskaera hori egiteko, TXINGUDI MERKATARITZA PARKEKO JABEEN ERKIDEGORA jo beharko duzu (Ventas auzoa, 80 - 20305 Irun Gipuzkoa) edo pctadmin@centrocomercialtxingudi.com posta elektronikoko helbidera idatzi beharko duzu, zuzenbidean baliozkoa den agiri batekin batera (hala nola NANaren fotokopiarekin), gaian "DATUEN BABESA" adierazita.
Eskerrak ematen dizkizugu gure zentroan jarritako konfiantzarengatik eta erakutsitako interesarengatik.
Ohartarazpen honen bidez, TXINGUDI MERKATARITZA PARKEKO JABEEN ERKIDEGOAK, datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 5. artikulua betez, datu pertsonalak babesteko jarraitzen duen politikari buruzko informazioa helarazi nahi die WWW.PARQUECOMERCIALTXINGUDI.COM webgunearen erabiltzaileei. TXINGUDI MERKATARITZA PARKEKO JABEEN ERKIDEGOAREN IFK H-20647392 da.
TXINGUDI MERKATARITZA PARKEKO JABEEN ERKIDEGOAK ez du bere gain hartzen adierazitako webguneari lotuta dauden edo hipertestu-esteken bitartez webgune horretatik eskuragarri dauden beste webgune batzuen edukiaren erantzukizunik. Beste webgune batzuekiko estekak sartzeak ez du esan nahi TXINGUDI MERKATARITZA PARKEKO JABEEN ERKIDEGOAK horien edukiak onartzen dituenik, ezta TXINGUDI MERKATARITZA PARKEKO JABEEN ERKIDEGOAREN eta haien titularren artean ezein loturarik dagoenik ere. Adierazitako webgunearen edukiak TXINGUDI MERKATARITZA PARKEKO JABEEN ERKIDEGOAREN baimenik gabe kopiatzea, erreproduzitzea, transmititzea, banatzea edo argitaratzea debekatuta dago. Webgunearen edukiak aldi baterako erreproduzitu eta biltegiratu ahal izango dira, betiere webgunea ordenagailu pertsonal batetik erabiltzeko eta bistaratzeko ezinbestekoa bada.
Erabiltzaileak webgune honetako informazio oro eskura dezake, datu pertsonalik eman behar izan gabe. Hala ere, erabiltzaileak posta elektronikoaren bidez kontsultaren bat egin edo curriculuma bidaltzeko asmorik balu, formulario bat bete beharko du. Formulario horren bitartez emandako datu pertsonalak CURRICULUMS y/o USUARIOS WEB izeneko fitxategian gordeko dira. Fitxategi horren jabe eta arduraduna TXINGUDI MERKATARITZA GUNEKO JABEEN TALDEA da, Ventas auzoko 80. zenbakian, 20305 Irun udalerrian helbidea duena. Fitxategi horren xede da langileen aukeraketa egitea, egindako kontsultei erantzutea, fitxategia bete izanagatik dagozkizun abantailak eskaintzea eta zure profil partikularrera egokitutako eskaintzak helaraztea, dela posta arruntaz, dela posta elektronikoaren (e-mail) bitartez, beti ere politika honetan zehazten den prozedura erabilita kontrakorik aditzera ematen ez duzun bitartean.
Hala ere, erabiltzaileek bisitatutako pantailei, webgunean emandako denborari eta egindako deskargei buruzko informazioa lortu ahal izango da era anonimoan (estatistika-ondorioetarako), eskainitako zerbitzuetan hobekuntzak landu eta oinarrizko administrazio-zereginak egin ahal izan daitezen. Nolanahi ere, ez da nabigazioari buruzko bestelako daturik jasotzen, eta ez da ‘cookierik’ instalatzen erabiltzaileen ekipoan.
Interesdunak eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango ditu, eta, horretarako, idazki bat bidali beharko dio TXINGUDI MERKATARITZA PARKEKO JABEEN ERKIDEGOARI posta bidez (TXINGUDI MERKATARITZA PARKEA, VENTAS AUZOA, 80, 20305 IRUN), “L.O.P.D.” erreferentzia adierazita, edota e-mail bidez honako helbide honetara: PCTGERENCIA@CENTROCOMERCIALTXINGUDI.COM, identitatea egiaztatuta. Eskaeran, honako hauek adierazi beharko dira: interesdunaren eta, onartzen den kasuetan, hura ordezkatzen duen pertsonaren izena, abizenak eta NANaren kopia, ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua, eskaeraren xede zehatza, jakinarazpenetarako helbidea, data, eskatzailearen sinadura eta eskaera egiaztatzen duten dokumentuak. Eskaerak zehaztutako baldintzak betetzen ez baditu, zuzentzeko eskatuko da. Eskuratzeko eskubideari dagokionez, eskaera eraginpean hartutakoaz bestelako pertsona batek egiten duenean baino ez da ukatuko. Ez da kontraprestaziorik eskatuko eskubideak erabiltzeagatik.
TXINGUDI MERKATARITZA PARKEKO JABEEN ERKIDEGOAK datuen segurtasuna bermatzeko eta datu horien aldaketa, galera eta baimendu gabeko tratamendua edo sarbidea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolamenduari lotutakoak hartu ditu, betiere teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta datu horiek izan ditzaketen arriskuak (giza jardunaren zein ingurumen fisiko edo naturalaren ondoriozkoak) kontuan hartuta. Hartutako neurri tekniko eta antolamendu-neurri horien bidez, segurtasunaren arloko oinarrizko helburuak lortu nahi dira, hala nola: konfidentzialtasuna (hots, baimendu gabeko pertsonei informazioa eskuratzeko aukera mugatzea), osotasuna (hots, informazio fidagarria eta kalitatekoa izatea) eta eskuragarritasuna (hots, baimendutako erabiltzaile bati eskaera bidez informazio-sistemarako sarbidea bermatzea).