image description

Modeloa izan nahi duzu? promozioaren oinarriak

2017ko Martxoaren 17tik maiatzaren 31ra arte. Ekintza honen bitartez modeloak hautatu behar ditugu Txingudi Merkataritza Parkearen moda-kanpaina bat egiteko.

Nahi duten guztiek har dezakete parte; 3 kategoria banatuta:

  • Gizonezko helduak (18 urtetik gorakoak)
  • Emakumezko helduak (18 urtetik gorakoak)
  • Haurrak (5 urtetik gorakoak).

Parte hartu nahi dutenek honako web-orri honetara jo dezakete izena ematera:

www.parquecomercialtxingudi.com

www.centrecommercialtxingudi.com

www.txingudimerkatalgunea.com

web-orri horretan inprimaki bat bete beharko dute beren datu pertsonalen berri emanez (izena, abizenak, helbidea eta abar), eta argazki edo bideo bat (edo horiekiko lotura bat) erantsi.

Haurren kasuan, bere arduradun legalak (gurasoak, tutoreak edo antzekoak) bere gain hartu beharko du haurraren izena emateko ardura.

Kategoria bakoitzetik modelo bat edo batzuk hautatuko dira, eta modelo bat ere ez hautatzea ere gerta liteke, baldin eta Txingudi Merkataritza Parkeak egokitzat jotzen badu.

Hautatuak argazki-modelo izango dira egun batean edo batzuetan, katalogo bat egiteko. Hortaz, kanpainaren irudia izango dira, eta bakoitzak 100€-ko saria jasoko du erosketa-txarteletan.

SUSTAPEN HONETAN PARTE HARTZEAK HONAKO HAUEK ONARTU DIRELA ESAN NAHI DU: SUSTAPENAREN OINARRI GUZTIAK, TXINGUDIK PARTE-HARTZAILEEN IZENA ETA IRUDIA ERABILTZEKO BAIMENA (TXINGUDIK SUSTAPENARI BURUZKO PUBLIZITATE KOMUNIKAZIOETAN ESKATZEN BADU), ETA IRABAZLEEN IZENAK EDO IRUDIA EDOZEIN KOMUNIKABIDETAN ARGITARATZEKO BAIMENA.