image description

Otsaila, sari eroen hilabeteen oinarriak

Promozioaren baitan 100€-ko 5 erosketa-bale zozketatuko dira eta ondoren zehaztutako kategorietako 20 artikuluz osatutako 25 lote: sukaldeko tresnak, etxeko artikuluak, dekorazioa, eskolako gaiak, papertegikoak, elektronika, bideo-jokoak, kirol-ekipamendua, brikolajea, etab.

Data: 2016ko otsailaren 5etik 28ra.

NOLA HARTU PARTE:

Promozio aldian Txingudi Merkataritza Guneko edozein saltokitan gutxienez 10€-ko erosketa egin duten bezero guztiek (18 urtetik gorakoek) parte hartu ahal izango dute martxoaren 2an, astelehena, eguerdiko 12:00etan egingo den zozketan.

Parte hartu ahal izateko, nahi duten guztiek azpiko webguneetan izena eman beharko dute:

www.parquecomercialtxingudi.com

www.centrecommercialtxingudi.com

www.txingudimerkatalgunea.com

Webgune horietan datu pertsonalak bilduko dituen formularioa bete beharko dute, eta parte-hartzea bermatuko dien erosketa-tiketaren datuak emango dituzte. Nahi adina aldiz hartu ahal izango da parte, baina erosketa-tiket berberarekin behin bakarrik ahal izango da.

Irabazle suertatu diren guztiek lehiaketaren eskakizun guzti-guztiak ez betetzea gerta daitekeenez, 10 erreserba ere aterako dira zozketaren ordena errespetatuz.

Emaitza, zozketa egin den egun berean ezagutzera emango da Txingudi Merkataritza Gunearen webgunean eta zuzenean irabazle bakoitzari. Saria jaso ahal izateko, irabazle bakoitzak erosketa-tiketa eta NAN aurkeztu beharko ditu.

Sariak jasotzeko egunak eta ordutegia: martxoaren 1etik 11ra arte, biak barne, larunbat eta igande edo jai-egunetan salbu; 9:30-13:00 eta 16:00-18:30 bitartean.

PROMOZIO HONETAN PARTE HARTUZ GERO PROMOZIOAREN OINARRI GUZTI-GUZTIAK ONTZAT EMANGO DIRA, ETA TXINGUDI MERKATARITZA GUNEARI PARTE-HARTZAILEEK IZEN-ABIZENAK ETA IRUDIA ERABILTZEKO BAIMENA EMANGO DIOTE, HALA BEHAR IZATEKOTAN, PROMOZIOARI BURUZKO KOMUNIKAZIOETAN ERABILI AHAL IZATEKO. GAINERA, IRABAZLEEN IZEN-ABIZENAK ARGITARATU AHAL IZANGO DIRA EDOZEIN KOMUNIKABIDETAN.

MERKATARITZA GUNEAK EZ DU BANATUTAKO SARIEN GAINEKO ARDURARIK IZANGO. ERREKLAMAZIOREN BAT JARRI NAHI IZATEKOTAN, SARIA EMAN DUEN SALTOKIRA JO BEHARKO DA.

EROSKETA BALEEK APIRILAREN 2RA ARTEKO INDARRALDIA IZANGO DUTE, JASO DIREN EGUNETIK HASITA.