image description

Karraskatu eta irabazi 21Txingudiren Urteurrena

Promozio hau indarrean izango da 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 15era bitarte, biak barne.

            Promozioan, Txingudi Merkataritza Guneko edozein saltokitan 10€ edo gehiagoko erosketa egin duen edonork (18 urtetik gorakoak) hartu ahal izango du parte.

            Honakoa da promozioaren funtzionamendurako mekanismoa: Txingudi Merkataritza Guneko edozein saltokitan 10€ edo gehiagoko erosketa egiten duen pertsona orok joan ahal izango du erosketa-tiketarekin merkataritza guneko galerian kokatuta egongo den stand-era, ordutegi honetan: 10:30-13:30 eta 16:00-21:00 astelehenetik larunbatera. Bertako laguntzaileak Karraskatu eta Irabazi promozioko txartel 1, 2 edo 3 emango dizkio, erosketa-tiketaren zenbatekoaren arabera:

- 10€ eta 50€ bitarteko erosketa-tiketekin txartel bat emango da

- 50 € eta 100 € bitarteko erosketa-tiketekin bi txartel emango dira

- 100 € baino gehiagoko erosketa-tiketekin hiru txartel emango dira

Bezeroak karraskatuko ditu jasotako txartelak, eta agertuko zaion testuan bi aukera izango ditu: "EZ SARITUTAKO TXARTELA" edo, saritua suertatzekotan, tokatu zaion SARIA.

            1. eranskinean ageri dira zozketatuko diren sariak.

            Saria duten txartelak aldatzeko merkataritza guneko gerentziaren bulegotik pasa beharko da azaroaren 23 eta abenduaren 21 bitartean, astelehenetik ostiralera, eta 10:00-13:00 eta 16:30-18:30 ordutegian (larunbat eta jai-egunetan salbu).

            Txingudi Merkataritza Guneak ez du banatuko diren sarien egoeraren gaineko erantzukizunik izango, eta erreklamazioren bat jarri behar izatekotan, saria eman duen saltokian jarri beharko du erreklamazioa saridunak.

            Sariak ez dira inolaz ere diru xehearengatik aldatuko.

            Erosketa-txartelak 2019ko urtarrilaren 31n iraungiko dira. Data horretatik aurrera ezingo dira aldatzeko erabili.

1. ERANSKINA

SARIEN ZERRENDA

ARTIKULUA

 

TELEBISTA

12

TABLETA

16

SMARTPHONEA

17

ORDENAGAILU ERAMANGARRIA

4

PC ALL IN ONE ACER

1

AURRETIK KARGATZEKO ARROPA-GARBIGAILUA

2

BIDEO-PROIEKTAGAILUA

2

SOINU-BARRA

2

LG 29 MONITOREA

1

SMARTWATCHA

1

LED BONBILLA

50

KUADERNOA

50

LR06 PILAK (AA)

50

OLANAZKO KUXINA

50

SUKALDEKO ZAPIA

50

HAURTXOENTZAKO MOZORROA

50

HAURRENTZAKO MOZORROA

50

LENOVO EXPLOR VR BETAURREKOAK

1

LEGO CAZAFANTASMAS

1

LEGO STARWARS

1

ESKUEN ZAINTZARAKO MULTZOA

10

LENTEJUELADUN BIZKAR-ZORROA

23

URRE KOLOREKO SASKIA

7

PENDRIVE

47

HAURRENTZAKO PUZZLEA

1

CALL OF DUTY PS4 BIDEO-JOKOA

6

NBA NINTENDO BIDEO-JOKOA

4

MIITOPIA NINTENDO 3DS BIDEO-JOKOA

5

OLENTZEROREN IRUDIA IGELTSU MARGOTUAN

11

OLENTZEROREN IRUDIA IGELTSUAN, MARGOTZEKO

5

KATAKRAK MEZUDUN BIZKAR-ZORROA

4

DIADEMA ITXURAKO ENTZUNGAILUAK

4

50 EUROKO EROSKETA-TXARTELA

100

100 EUROKO EROSKETA-TXARTELA

20

 

1.000 €-REN ZOZKETA

Promozioak irauten duen bitartean 10€ edo gehiagoko erosketa egiten duten bezero guztiek erosketa-txarteletan 1.000€-ko zozketan parte hartu ahal izango dute, www.parquecomercialtxingudi.com webgunean izena eman eta bertako formularioa betez gero. Erosketa-tiket bakoitzarekin parte-hartze bakarrerako eskubidea izango da.

Irabazle suertatuz gero, erosketa-tiketa eta identifikaziorako dokumentua aurkeztea derrigorrezkoa izango da.

EROSKETA TXARTELETAN 1.000€-KO ZOZKETA abenduaren 18an burutuko da, eguerdiko 12:00etan. Irabazle suertatu direnen artean promozioko eskakizunetakoren bat betetzen ez duenik izateko aukera dagoenez, edo zozketa egin eta 48 ordura saridun suertatu denetakoren batekin inprimakian izena ematerakoan adierazitako telefono-zenbakian edo posta elektronikoaren bidez kontaktatzeko modurik ez izana gerta daitekeenez, erreserbarako 3 hautagai aterako dira zozketaren unean, eta atera diren ordena mantenduko da.

EROSKETA TXARTELEN saridunak Txingudi Merkataritza Guneko gerentziaren bulegoetara jo beharko du saria jasotzera, 2018ko abenduaren 19tik 21era bitartean, 10:00 - 13:30 eta 16:00 - 18:30 ordutegian. Sariak pertsonalak eta besterenezinak izango dira, eta saridunak bere NAN aurkeztu beharko du, erosketa-tiketarekin batera.

Saridunak Txingudi Merkataritza Guneko edozein saltokitan egindako erosketetan erabili ahal izango ditu txartel izendun horiek, 2019ko urtarrilaren 31ra arte.

50€-KO 6 EROSKETA-TXARTELEN ZOZKETA TXINGUDI MERKATARITZA GUNEKO FACEBOOK ORRIAREN BITARTEZ

Promozio hau 2018ko azaroaren 23tik 26ra bitartean gauzatuko da, biak barne, Txingudi Merkataritza Gunearen Facebook orriko jarraitzaileen artean (www.facebook.com/parquecomercialtxingudi).


Promozioaren baitan 50€-ko 6 erosketa-txartel zozketatuko dira, Txingudi Merkataritza Gunearen edozein saltokitan aldatzeko.

1. Parte-hartzaileek adinez nagusiak izan behar dute.

2. Parte hartu ahal izateko, erabiltzaileek Txingudi Merkataritza Gunearen Facebook orriko jarraitzaile izan behar dute, bertan iruzkinen bat egin, eta azaroaren 23an Txingudi Merkataritza Guneak argitaratuko duen argitalpena (zozketa honi buruzkoa) partekatu. Zozketan parte hartu ahal izateko epea azaroaren 26ko 23:59ak izango da.

3. Eskakizun horiek betetzen dituzten parte-hartzaile guztien artean 6 irabazle aukeratuko dira azaroaren 27an, Facebook sare sozialak eskaintzen duen ausazko irabazleak aukeratzeko sistemaren bitartez.

4. Behin irabazleak aukeratuta, mezu pribatu bidez kontaktatuko da eurekin. Txingudi Merkataritza Guneak honako datu pertsonalak eskatuko ditu: izen-abizen osoak eta NAN. Datuok sari-ematea kudeatzeko soilik erabiliko dira. Parte-hartzaileek egokitu zaien saria onartutakoan argitaratuko dira irabazleen izenak.

5. Saria egokitu eta 48 ordu beranduago irabazleren batekin kontaktatzerik izan ez bada (mezu pribatua erantzun ez izanagatik), beste irabazleren bat aukeratuko da.

6. Irabazleek Txingudi Merkataritza Guneko gerentziaren bulegoetara jo beharko dute erosketa-txartelak jasotzera, azaroaren 27tik abenduaren 7ra bitartean, 10:00 - 13:30 eta 16:00 - 18:30 ordutegian (larunbat, igande eta jai-egunetan salbu).

7. Erosketa-baleak Merkataritza Guneko edozein saltokitan trukatu ahal izango dira 2019ko urtarrilaren 31ra arte.

8. Sariak ez dira inolaz ere diru xehearengatik aldatuko. Sariaz gozatzearekin lotuta doazen gastuak (garraioa, ostatua...) ez daude sarian sartuta.

9. Promozio honetan parte hartzearekin beronen oinarriak oso-osorik ontzat ematen dira.

10. Zozketa hau arautzen duten Facebooken arau eta baldintza orokorrak (https://www.facebook.com/terms.php) ontzat ematen dituzte parte-hartzaileek.

11. Txingudi Merkataritza Gunea da zozketa honen arduradun bakarra.

12. Txingudi Merkataritza Guneak oinarri hauek aldatzeko eskubidea izango du.

Zozketaren antolatzailea: TXINGUDI MERKATARITZA GUNEAREN JABEKID. ELK.

IFK: H20647392

Helbidea: LANDETXA AUZOA 80, 20.305 IRUN

Telefonoa: 943 639 063

Posta el.: pctgerencia@parquecomercialtxingudi.com

PARTE HARTZEKO EGIZU KLIK HEMEN

CONTENT BLOCKED