image description

Txingudi 500€ erosketa- baleetan zozketatuko ditugu 2024ko udaberri-udako moda katalogo berriakin

Moda katalogo berria dugu Txingudin, eta, harekin batera, beste zozketa bat!

TXINGUDI MERKATARITZA GUNEAK antolatuta, “Irabazi 500 € Txingudin erosteko txarteletan” izeneko sustapena, 2024-04-12tik 2024-05-15era egingo da

1.- Sustapenean, 100 €-ko 5 sari zozkatuko ditugu, Txingudi Merkataritza Gunean erosteko txarteletan.

2.- Parte hartu nahi duten pertsonek (18 urtetik gorakoak) pauso hauek eman behar dituzte:

            - Txingudi Merkataritza Gunearen jarraitzaile izatea Instagrameko profilean (@parquecomercialtxingudi).

            - Sakatu “Like” sustapenaren iragarkian, egin iruzkina, eta aipatu gutxienez 2 lagun.

            - Sartu Txingudiko online eskuorrian, eta bilatu “500 € erosketa txarteletan” sinboloa online katalogo horren barruan.

OSO GARRANTZITSUA DA “500 € EROSKETA TXARTELETAN” SINBOLOAREN KOKAPENA GORDETZEA EDO GOGORATZEA SARIA LORTU AHAL IZATEKO. 3. ORRIALDEAN JASOTAKO LOGOTIPOA ADIBIDE BAT DA, ETA EZ DU BALIO ERANTZUN ZUZEN GISA.

Irabazlea ezagutzeko zozketa 2024/05/16an egingo da. Irabazleek ez badute lehiaketako baldintzaren bat betetzen, ondoren zozketa gehiago egingo dira, sari guztiak banatu arte. Aurreko zozketako irabazleek ezin izango dute sari hau eskuratu.

Zozketaren emaitza Txingudi Merkataritza Gunearen webgunean jakinaraziko dugu, eta baita Facebooken eta Instagramen ere. Aurretik, irabazleekin harremanetan jarriko gara, eta baldintzak betetzen dituztela eta sinboloaren kokapenaren galderari behar bezala erantzun diotela egiaztatuko dugu. Sustapen honen irabazlea hautatzeko erabiliko den aplikazioa “App-sorteos” izango da (https://app-sorteos.com/es).

72 ordu igaro ondoren irabazleetakoren batekin harremanetan jarri ezin izan bagara, dagokion ordezkoarekin jarriko gara harremanetan, modu berean.

5 erantzunak zuzen eman dituzten irabazleen berri emango dugu hainbat kanaletatik.

Saridunek Txingudi Merkataritza Guneko gerentzia bulegora joan beharko dute erosketa txartelak jasotzera, astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara.

Erosketa txartelek hilabeteko balioa izango dute zozketaren egunetik aurrera (2024/06/16), eta Txingudi Merkataritza Guneko edozein dendatan balioko dute. Txartelak ezingo dira diruarekin trukatu.

SUSTAPEN HONETAN PARTE HARTZEAK ESAN NAHI DU SUSTAPENAREN OINARRI GUZTIAK ONARTZEN DIRELA, TXINGUDIK PARTE HARTZAILEEN IZENA ETA IRUDIA ERABILTZEA BAIMENTZEN DELA, BALDIN ETA TXINGUDIK HALA ESKATZEN BADU SUSTAPENAREN INGURUKO PUBLIZITATE JAKINARAZPENETARAKO, ETA BAITA ERE BAIMENA EMATEN DELA IRABAZLEEN IZENAK EDO IRUDIAK EDOZEIN KOMUNIKABIDETAN ARGITARATZEKO.

DATUEN BABESA

Tratamenduaren arduraduna: COM. PROP. PARQUE COMERCIAL TXINGUDI

Tratamenduaren xedea:

a) Merkataritza guneko sustapen, lehiaketa eta ekitaldietan izena eman duten parte hartzaileak kudeatzea.
b) Saria esleitzea, jakinaraztea eta entregatzea.
c) Merkataritza guneko eskaintzak, sustapenak eta newsleterrak bidaltzea.

Tratamenduaren legitimazioa: interesdunaren baimena, sustapenean parte hartuz eta merkataritza gunearen eskaintzak, sustapenak eta newsletterrak bidaltzeko baimena eguneratuz.

Datuak kontserbatzea: interesdunak baja eskatu arte.

Datuak jakinaraztea: irabazlearen datuak edozein komunikabidetan argitaratu ahal izango dira.

Hirugarrenei ez zaie daturik jakinaraziko, lehen aipatutakoari izan ezik.

Interesdunaren eskubideak:
- Baimena edozein unetan kentzeko eskubidea.
- Datuetan sartu eta horiek zuzendu, garraiatu eta ezabatzeko eskubidea, bai eta tratamendua mugatu edo hari aurka egitekoa ere.
- Kontrol Agintaritzaren aurrean (agpd.es) erreklamazioa aurkezteko eskubidea, irizten badio tratamendua ez datorrela bat indarrean dagoen legediarekin.

Eskubideak baliatzeko harremanetarako datuak:

COM. PROP. PARQUE COMERCIAL TXINGUDI, BENTAK AUZOA, 80, 20305 IRUN, edo pctgerencia@centrocomercialtxingudi.com helbide elektronikoaren bidez, zuzenbideko baliozko frogarekin batera, esaterako NANaren fotokopiarekin, eta gaian "DATUEN BABESA" adierazita.

Sustapen honetan parte hartzeak esan nahi du bere oinarri guztiak onartzen direla.

Txingudi Merkataritza Guneak beretzat gordetzen du oinarri hauek aldatzeko eskubidea.

Enpresa antolatzailea: Txingudi Merkataritza Guneko Jabeen Erkidegoa, Bentak auzoa, 80 - 20305 Irun (Gipuzkoa)