image description

Txingudi Merkataritza Guneak bere estilo berria aurkeztu du

Gaur eman da jendaurrean ezagutzera bere berrikuntza eta zenbait kanpaina aurkeztu dira, zeinetan bezeroek itsas-bidaia bat eta erosketa-baleetan gastatzeko 3.000€ irabaz ditzaketen.

Gaur eguerdiko 12:00etan ospatu den ekitaldian, Txingudi Merkataritza Guneak bere instalazio berritu eta modernoak aurkeztu ditu jendaurrean, eta Merkataritza Guneko ordezkariak eta tokiko agintariak bertaratu dira.

 Berrikuntzen artean, hortxe dugu H&M berria, 2.400m2 baino gehiagoko modarekin eta era guztietako publikoarentzako eskaintzarekin. Kiabik ere bere eskaintza handitu du eta 1.800m2-ko saltokia du.

 Bezeroen erosketa-esperientzia hobetzeko asmoz, instalazioak berritu dira hainbat puntutan. Aparkalekuak orain zabalagoak dira eta merkataritza-galeria modernizatzeko obrak burutu dira: argi naturalari garrantzi handiagoa eman zaio, sabaiak berritu dira, led argiztapena jarri da eta atseden-gune berriak egin dira, besteak beste.

 Itsas-bidaia baten eta 3.000€-ren zozketa erosketa-baleetan gastatzeko.

 Gaurko ekitaldian zenbait kanpainaren berri ere eman da. Ekainaren 9tik 17ra 10€ baino gehiagoko erosketa egiten duten bezeroak itsas-bidaia baten, iPhone 7 baten eta 150€-ko opari-txeke baten zozketan sartuko dira. Kanpaina honen barruan, "Zu Zara Txingudi", argazki-mosaiko erraldoi batean parte hartu ahalko dute eta zuzenean 2.500 opari irabazi.

 Azaroan ospatuko den Merkataritza Guneko 20. urteurrena ospatzeko, Txingudiko argazkiren bat Facebookera (Facebook.com/ParqueComercialTxingudi) igotzen duten bezero guztien artean 3.000€ zozketatuko dira erosketa-baleetan gastatzeko.

Irudi galeria

20170613_112457_1.jpg
20170613_112505_2.jpg
20170613_112513_3.jpg
20170613_112523_4.jpg
20170613_112529_5.jpg