image description

51 Heineken Jazzaldia Txingudin

Ez galdu Txingudin Heineken Jazzaldiaren 51. saioko ekitaldiak: Kubik DJ uztailaren 21ean (osteguna) eta Mario Azurza Dj uztailaren 22 eta 23an (ostiral eta larunbata).

KUBIK DJ
Uztailaren 21ean, osteguna, 20:30ean. Sarrera doan.
DJ eta biniloen bildumagilea 80ko hamarkadatik. Biarritzeko "Happiness" disko-denda ezaguna sortu zuen. Musikan duen jakituria aberatsari esker, bere DJ saioak estilo ezberdinen uztarketa aberatsak dira, jazzetik dantzarako musika beltzera, hau da, jazza, diskoa, funka, soula, reggaea, brazilgo musika eta early-electroaren nahasketa eklektikoa egiten du.

MARIO AZURZA DJ
Uztailaren 22 eta 23an, ostiral eta larunbata, 20:30ean. Sarrera doan.
Surflari profesionala eta jarraitzaile asko dituen blogaren jabe izateaz gain, zarauztar honek DJ alderdia jorratzeko denbora ateratzen du. Gaztea bada ere, Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Bilbon, Biarritzen… musika jartzen jardun izan du.