image description

Bidasoako Begiradak 2020, argazki lehiaketa

Argazkien gaia:

Argazkiek Bidasoaldeko eta inguruko herrietako (Hondarribia, Irun, Hendaia, Bera, Lesaka, Oiartzun, Urruña eta abar) egoerak irudikatu behar dituzte: jendea, herriak, paisaiak, kirolak, kultura-tradizioak eta abar.

Ezaugarri teknikoak:

Argazkiek formatu elektronikoa izan behar dute, atera ziren modua edozein izanik ere.Honako formatu hauek onartuko dira:jpg, tif; psd eta bmp.

Argazki guztiekhazbeteko 300 pixeleko bereizmena izan beharko dute gutxienez, eta 20x 15 cm-ko tamaina gutxienez. Argazkiaren formatua horizontala/etzanda izan behar du.

Baldintza horiek betetzen ez badira, argazkiek ezin izango dute lehiaketan parte hartu.

Lehiakide bakoitzak 3 argazki bidali ahal izango ditu gehienez.

 

Lehiaketaren mekanika:

18 urtetik gorako edozein pertsonak pare hartu dezake lehiaketan, argazkiak www.parquecomercialtxingudi.com helbidean propio prestatu den atalera igoz eta parte hartzeko formularioa betez. Lehiaketan parte hartu ahal izateko baldintzetako bat da Instagrameko gure profilaren jarraitzailea izatea:@parquecomercialtxingudi . Originalak entregatzeko epeak urriaren 31era arte iraungo du.

Epaimahaia Txingudi Merkataritza Guneko kideek osatuko dute, eta, jasotako argazki guztien artetik, baldintzak betetzen dituzten artean 50 argazki hautatuko dituzte. Hautatutako 50 argazkiak azaroaren 4tik 30ra bitartean erakutsiko dira Txingudiko webgunean, eta Txingudi Merkataritza Guneko bezeroek gustukoen dituztenak bozkatu ahal izango dituzte.

(Baldintza guztiak betetzen ez badira ezingo da parte hartu)

 

 

Lehiaketaren irabazleak:

Boto gehien jasotzen dituzten hiru argazkiek irabaziko dute, eta honako sari hauek eskuratuko dituzte:

     - Lehen saria:500 euro Txingudi merkataritza-parkeko erosketa-txarteletan.

     - Bigarren saria:350 euro Txingudi merkataritza-parkeko erosketa-txarteletan.

     - Hirugarren saria:200 euro Txingudi merkataritza-parkeko erosketa-txarteletan.

 

Egutegia:

Lehiaketan parte hartu duten argazkien artetik Txingudi Merkataritza Parkeak hautatu ahal izango ditu Txingudi Merkataritza Parkeko 2020. urteko egutegia egiteko aukeratu direnak edo beste publizitate erabilerak geroaldian. Egutegiaren kasuan, eta egutegiaren beraren diseinua dela-eta, zabalerako formatuko argazkiei emango zaie lehentasuna hautatzeko orduan.

 

Oharra:

Lehiaketan parte hartzeak honako hau dakar: lehiaketan parte hartzen duten

argazkiei buruzko eskubideak Txingudi Merkataritza Parkeari lagatzea.

Era berean, Txingudi Merkataritza Parkeak eskubidea izango du

gutxieneko kalitate-maila ez duten edo gustu onaren aurka doazen

argazkiak kontuan ez hartzeko edo ez onartzeko.

Txingudi Merkataritza Parkeak ez du bere gain hartzen parte-hartzaileek aitortutako argazkien egiletzaren erantzukizuna.

Lehiaketan parte hartzeak lehiaketaren oinarriak onartzea dakar berekin.

EZIN IZANGO DUTE PARTE HARTU BESTE LEHIAKETA BATZUETAN AURKEZTUTAKO ARGAZKIEK

EGIZU KLIK HEMEN PARTE HARTZEKO