image description

Gabon hauetan oparitu Txingudi

Bilatu logoa barruan, eta parte hartu 500 €-ko 5 sariko zozketan

TXINGUDI MERKATARITZA PARKEAK antolatutako “Irabazi 500 €Txingudiko erosketa-baleetan” sustapena 2023/12/21etik 2024/01/8ra egingo da.

LIBURUXKA IKUSI

 

1.- Sustapen honetan 100 €-ko 5 sari zozkatuko dira Txingudi Merkataritza Parkeko erosketa-baleetan.

2.- Parte hartu nahi duten pertsonek (18 urtetik gorakoak) honako urrats hauek egin beharko dituzte:

- Sakatu “Like” sustapenaren iragarkian, aipatu gutxienez 2 lagun eta partekatu.

- Txingudiko Gabonetako online katalogoaren orrian sartu, eta “500 € erosketa-baleetan” ikurra bilatu online katalogoaren barruan.

Baldintza horiek betetzen dituzten parte hartzaile guztien artean zozketa bat egingo da, 100 €-ko erosketa txartel bakoitzeko 5 irabazleak eta ordezkoak ausaz hautatzeko. Sustapen honen irabazleak hautatzeko erabiliko den aplikazioa “App-sorteos” izango da (https://app-sorteos.com/es).

Irabazle izendatutakoek sinbolo hori non zegoen gogoratu beharko dute: sinboloaren orriari dagokion orrialdea edo marka. Parte hartzeko epea amaitu ondoren, sinboloa liburuxkatik kenduko da, eta, beraz, parte hartzaileek sinboloa non zegoen gogoratu beharko dute. Azalan, kontrazala eta 3. orrialdean jasotako sinboloa adibide bat dira, eta ez dute balio erantzun zuzen gisa. Aurreko zozketaren irabazleek ez dute saria eskuratzeko aukerarik.

Zozketa eguna: 2024ko urtarrilak 9.

Irabazleak aukeratu ondoren, mezu pribatu baten bidez jarriko gara haiekin harremanetan. Liburuxka Digitalaren barruan zozketaren sinboloa non zegoen galdetuko zaie, eta galderari zuzen erantzuten diotenak soilik joko dira irabazletzat. Horretarako, adierazi beharko dute zein orrialdetan edo zein markaren orrian zegoen. Azalan, kontrazala eta 3. orrialdean jasotako sinboloa adibide bat da, eta ez du balio erantzun zuzen gisa.

Erosketa-baleek bi hilabeteko balioa izango dute zozketa-egunetik aurrera (2023/05/03), eta Txingudi Merkataritza Parkeko edozein dendatan balioko dute. Baleak ezin dira eskudirutan trukatu. Saria zuzenean ematen ahalko zaio irabazleari, NANarekin batera, eta horixe da saria edo balea trukatzeko eskubidea duen bakarra. Ematen den saria ez da besterengarria izanen, eta ez du aldaketarik edo konpentsaziorik izanen saridunak hala eskatzen badu. Ezin izanen da beste edozein produkturengatik trukatu, ez diruagatik, ez hirugarrenengatik.

PROMOZIO HONETAN PARTE HARTZEAK ESAN NAHI DU PROMOZIOAREN OINARRI GUZTIAK ONARTZEN DIRELA, TXINGUDIK PARTE HARTZAILEEN IZENA ETA IRUDIA ERABILTZEA BAIMENTZEN DELA, BALDIN ETA TXINGUDIK ESKATZEN BADU, PROMOZIOAREN INGURUKO KOMUNIKAZIO PUBLIZITARIOETARAKO, ETA BAITA ERE BAIMENA EMATEN DELA IRABAZLEEN IZENAK EDO IRUDIAK EDOZEIN KOMUNIKABIDETAN ARGITARATZEKO.

 

DATUEN BABESA

Tratamenduaren arduraduna:COM. PROP. PARQUE COMERCIAL TXINGUDI

Tratamenduaren xedea:

a) Gunearen promozio, lehiaketa eta ekitaldietan izena emandako parte hartzaileen kudeaketa.
b) Saria esleitu, jakinarazi eta ematea.
c) Gunearen eskaintzak, promozioak eta newsletterrak bidaltzea.

Tratamenduaren legitimazioa:interesdunaren baimena promozioan parte hartuz eta gunearen eskaintzak, promozioak eta newsletterrak bidaltzeko baimena eguneratuz.

Datuak kontserbatzea:interesdunak baja eskatu arte.

Datuak jakinaraztea:irabazlearen datuak edozein komunikabidetan argitaratu ahal izango dira.

Hirugarrenei ez zaie daturik jakinaraziko, lehen aipatutakoari izan ezik.

Interesdunaren eskubideak:
- Baimena edozein unetan kentzeko eskubidea.
- Datuetan sartu, zuzendu, garraiatu eta ezabatzeko eskubidea eta tratamendua mugatu edo aurka egitekoa.
- Kontrol Agintaritzaren aurrean (agpd.es) erreklamazioa aurkezteko eskubidea, irizten badio tratamendua ez datorrela bat indarrean dagoen legediarekin.

Eskubideak baliatzeko harremanetarako datuak:

COM. PROP. PARQUE COMERCIAL TXINGUDI, BENTAK AUZOA, 80, 20.305 IRUN, edo posta elektronikoaren bidez, pctgerencia@centrocomercialtxingudi.com, zuzenbideko baliozko frogarekin batera, esaterako NANaren fotokopiarekin, gaian adieraziz "DATUEN BABESA".

Promozio honetan parte hartzeak esan nahi du bere oinarri guztiak onartzen direla.

Txingudi Merkataritza Guneak oinarri hauek aldatzeko eskubidea erreserbatzen du.

Enpresa antolatzailea:Txingudi Merkataritza Guneko Jabeen Erkidegoa, Bentak auzoa, 80 - 20305 Irun (Gipuzkoa) IFK H-20647392.

 

Información de protacción de datos