"ZU ZARA TXINGUDI" PROMOZIOAREN OINARRIAK
1. PROMOZIOAREN IZENA ETA PRODUKTUA
EQUIPO KAPTA SL (aurrerantzean ANTOLATZAILEA) da 2017ko ekainaren 9tik 17ra (biak barne) arte Espainiako lurraldean indarrean izango den "Zu zara Txingudi" promozioaren antolatzailea. Zozketa doakoa izango da eta ausazko konbinazio bidez ebatziko da. Txingudi Merkataritza Guneko bisitari orok (adinez nagusiak) parte hartu ahal izango du.
2. LEHIAKETAREN LURRALDE ESPARRUA, IRAUPENA ETA LEGEZKO PERTSONAK
Promozioa Espainiako lurraldean gauzatuko da eta bertan bakarrik izango da baliogarria.
Promozio hau 2017ko ekainaren 9ko 10:00etatik ekainaren 17ko 21:00ak arte izango da irekia. Publikoak parte hartzeko ordutegi hau izango du: astelehenetik ostiralera 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 21:00; eta larunbatetan 10:00 - 21:00.
Promozioa ospatzen den bitartean Txingudi Merkataritza Gunera joan eta bertako edozein saltokitan 10€ edo gehiagoko erosketaren bat egiten duten adin nagusiko pertsona fisiko orok hartu ahal izango du parte, beti ere erosketa horiek 2017ko ekainaren 9tik 17ra bitarte (biak barne) egiten badira.
3. DOAKO PROMOZIOA
Promozio honetan parte hartzea doakoa izango da, eta ez da ezer ordaindu behar izango bertan parte hartzeagatik.
4. PROMOZIOAREN MEKANIKA ETA DESKRIBAPENA
Parte hartzeko eskakizunak:
- Txingudi Merkataritza Guneko edozein saltokitan 10€ edo gehiagoko erosketa egin behar da, 2017ko ekainaren 9tik 17ra arte (biak barne)..
- Txingudi Merkataritza Gunean xede honetarako jarriko den stand-ean erosketa-tiketa aurkeztu, zigilua jar diezaioten. Erosketa-tiketa erosketa egin den egun berean edo hurrengo egunetan aurkeztu ahal izango da, beti ere ekainaren 9tik 17ra (biak barne) egiten bada, eta erosketa ere data horien barnean egindakoa izango da. Zigilua jarri zaien erosketa-tiketak ezingo dira berriz aurkeztu.
- 10€ bakoitzeko zozketarako txarteltxo bat emango da, eta ez da mugarik ezarriko ez eguneko, ezta promozio osorako ere.
- Txarteltxoarekin batera doan formularioa bete beharko da datu pertsonalok emanez: izen-abizenak, jaiotze-urtea, posta-kodea, posta elektronikoa, telefonoa eta sinadura. Betetako formularioa zozketarako ezarri den stand-ean utzi beharko da parte hartu ahal izateko. Formularioko daturen bat bete gabe utziz gero, txarteltxoa zozketatik kanpo geldituko da.
Ekainaren 17ko 21:00etan, parte hartzeko epea amaitutakoan, Txingudi Merkataritza Gunean kokatuta egongo den promozioko stand-ean bertan egingo da zozketa, Txingudi Merkataritza Gunean ausaz aukeratuko den bezeroren baten eskutik. Zozketatik irabazle bat eta 3 ordezko aterako dira sari bakoitzerako, izan ere, guztira 3 sari banatuko baitira. Pertsona berak ezin du sari bat baino gehiagoren irabazle izan. Hortaz, ezingo du sariren batean irabazle suertatuz gero ordezko izan, edo hainbat alditan ordezko izan, sari berbererako edo beste sarietarako. Errepikapenik egotekotan, zozketarekin jarraituko da harik eta sari bakoitzerako 1 irabazle eta 3 ordezko izan arte. Hau izango da zozketatuko diren sarien ordena: Mediterraneoan zeharreko itsas-bidaia, iPhone 7, eta Txingudi Merkataritza Guneko saltokietan erabiltzeko 150€-ko opari-txekea.
Irabazleak eta ordezkoek zozketa egin eta hurrengo 48 orduetan telefono deiei kasurik egiten ez badiete (gorago aipatutako baldintzak onartu behar baitituzte), edo emandako telefono-zenbakia okerrekoa edo irakurtezina bada, irabazleak nahiz ordezkoek sariari uko egiten diotela ulertuko da. Saridunek uko egindako sariak eman gabe utziko dira.
Promoziorako adierazi den mekanika edozein unetan aldatu ahal izango da, beronen parte-hartzeak izan dezakeen arrakastaren arabera, eta antolatzaileek baliabide berberak erabiliz komunikatu ahal izango dituzte, hedapenerako ardura duten langileen bidez, mekanika berriaren xehetasunak.
5. SARIAK
5.1.- Saria 1: Bi pertsonentzako 8 egun eta 7 gaueko itsas-bidaia Mediterraneoan zehar, Pullmantur konpainiaren eskutik.
2017ko urriko larunbaten (urriak 7, 14, 21 edo 28) artean aukeratu ahal izango da irteera-eguna, irabazlearen nahiaren arabera eta konpainiak duen eskuragarritasunaren arabera.
Irteera Bartzelonatik izango da Sovereign ontzian, barruko aldeko kamarotean, eta bidaia, tasak, otorduak eta hainbat edari sartzen dira. Mediterraneoan zehar bidaia hau egingo da: Napoles (Ponpeia), Civitavecchia (Erroma), Livorno (Florentzia/Pisa), Villefranche (Niza), Le Seyne-sur-Mer / Toulon (Provenza).
Sarian sartuta dago irabazlearen bizilekutik gertuen dagoen Espainiako aireportutik Bartzelonarako joan-etorria hegazkinez, eta Bartzelonan ontziratzeko egun berean izango da, ontziratze-ordutegiak errespetatuz, beti ere irabazleak aukeratutako datan eskuragarritasunaren arabera. Aireportura joan-etorria eta dietak ez dira sartzen.
Promozio honetako saria ezingo da diru xeheagatik aldatu, eta ez da bestelako aldaketarik, moldaketarik edo konpentsaziorik onartuko, ezta irabazleak hirugarrengo bati lagatzea ere.
Irabazleak aukeratutako data 2017ko ekainaren 26a baino lehen jakinarazi beharko dio ANTOLATZAILEAri, baita bidaia-lagunaren nortasuna eta beharrezko dokumentazioa ere, bidaia erreserbatu ahal izateko. Data horretarako ez badu jakinarazi edo dokumentazioa aurkeztu ez badu, saria eman gabe geldituko da. Halaber, irabazleak Txingudi Merkataritza Guneko gerentziaren bulegoetara joan beharko du 2017ko ekainaren 19tik 23ra bitartean (10:00 - 13:00 eta 16:00 - 18:00 ordutegian), irabazlearen argazkia ateratzeko.
5.2.- Saria 2: 4,7’’-ko pantailadun iPhone7 telefonoa, 32 GB eta beltz matean.
Promozio honetako saria ezingo da diru xeheagatik aldatu, eta ez da bestelako aldaketarik, moldaketarik edo konpentsaziorik onartuko, ezta irabazleak hirugarrengo bati lagatzea ere.
Saria ezingo zaio beste pertsona bati eman, eta beraz, irabazleak Txingudi Merkataritza Guneko gerentziaren bulegoetara joan beharko du, NAN aurkeztuz, 2017ko ekainaren 19tik 23ra bitartean (10:00 - 13:00 eta 16:00 - 18:00 ordutegian), eta irabazlearen argazkia aterako zaio. Zehaztutako data eta ordutegian jasotzera pasatzen ez bada, saria eman gabe geldituko da.
5.3.- Saria 3: Txingudi Merkataritza Guneko saltokietan erabiltzeko 150€-ko opari-txekea.
Promozio honetako saria ezingo da diru xeheagatik aldatu, eta ez da bestelako aldaketarik, moldaketarik edo konpentsaziorik onartuko, ezta irabazleak hirugarrengo bati lagatzea ere.
Saria ezingo zaio beste pertsona bati eman, eta beraz, irabazleak Txingudi Merkataritza Guneko gerentziaren bulegoetara joan beharko du, NAN aurkeztuz, 2017ko ekainaren 19tik 23ra bitartean (10:00 - 13:00 eta 16:00 - 18:00 ordutegian), eta irabazlearen argazkia aterako zaio. Zehaztutako data eta ordutegian jasotzera pasatzen ez bada, saria eman gabe geldituko da.
150€ horiek Txingudi Merkataritza Guneko edozein saltokitan erabili ahal izango dira, eta horrela zatituko dira: 20€-ko 6 bale eta 30€-ko 1 bale. Erosketa 20€ edo 30€-ko multiploak baino txikiagoa bada, ez da diru xeherik itzuliko. Erosketa egiten duen bakoitzean NAN aurkeztu beharko du irabazleak balearekin batera. Bale horiek 2017ko ekainaren 19tik uztailaren 22ra arte (biak barne) erabili ahal izango dira. Data horien barruan kontsumitzen ez dituen baleen balioa galduko du irabazleak.
6. ARDURAK
6.1.- ANTOLATZAILEAk ez du ardurarik izango parte-hartzaileak datu faltsuak, osatugabeak, irakurtezinak edo akatsezkoak eman izanagatik bere datu pertsonalak jasotzean errorea gertatu eta parte-hartzailea erregistratu ezin badu.
ANTOLATZAILEAk ez du ardurarik izango gerta daitezkeen jazoera eta gertakariren gainean (adibidez, parte-hartzaileren baten datuak jaso ezin izana, konexio-etendura edo galerak…), horiek programa informatikoan ezinbestean gertatu den matxuragatik gertatu badira; ezta sare telefonikoan, tresna informatikoetan eta elektrikoetan edo Interneten gertatu diren matxuren ondorio izan bada ere, dela eragile naturalek (atmosferikoak, klimatologikoak) edo dela hornitzaileen zerbitzua kaskarra izana arrazoi dutenak.
6.2.- Sarien banaketa aipatu moduan burutu ondoren, ANTOLATZAILEAk promozio honetan dituen betebeharrak beteta geldituko dira, eta saridunak ezingo du erreklamaziorik jarri aurrerantzean.
ANTOLATZAILEAk ez du ardurarik izango lehiaketa honen barruan sartzen den sariaren entrega eta gauzatzean itsas-bidaian gerta daitezkeen galerengatik, kalteengatik, lapurretengatik edota ibilbidean atzerapen edo aldaketengatik, ardura horiek hirugarrengoenak edo Interneti egoztekoak badira. Halaber, ANTOLATZAILEAk ez du ardurarik izango irabazleak sariaren erabilera okerra egin izanagatik.
7. ALDAKETAK EDOTA ERANSKINAK
ANTOLATZAILEAk eskubidea izango du promozio honen baldintzetan kanpaina itxi aurretik edozein momentutan aldaketak egiteko edo baldintza gehiago ezartzeko, baita eranskinak gehitzeko edota baldintzak ezeztatzeko ere, beti ere horretarako arrazoi nahikorik dagoenean, eta konpromisoa hartzen du oinarri edo baldintza berriak ezartzean edo ezeztatzean denbora nahikoaz jakinarazteko, oinarri hauek ezagutarazteko erabili duen komunikabide berberaren bitartez.
8. IRUDI ESKUBIDEAK
Promozio honetan parte hartzearekin, parte-hartzaileek automatikoki onesten dute bere irudi eta izena ANTOLATZAILEAk eta Txingudi Merkataritza Guneak mundu guztian erabiltzeko eskubidea lagatzen dutela, edozein komunikabidetan, lehiaketetan, argitalpenetan, Interneten, sare sozialetan, Txingudi Merkataritza Guneko pantailetan edota bestelakoetan erabiltzeko eta argitaratzeko, beti ere xedea promozio honi buruz informatzea bada. Horrek ez dio parte-hartzaileari inongo eskubiderik emango eta ezingo du inongo diru-saririk jaso.
Modu partikularrean, promozioaren irabazleen irudi eta bideo kopuru mugagabea doan prentsa idatzian, irratian, telebistan eta Interneten argitaratu eta hedatzea onesten dute, horien artean Txingudi Merkataritza Gunearen sare sozialetan eta webgunean, baita Kapta Taldeak egingo duen promozioaren azken txostenean ere.
9. SARIAK ETA ZERGAK
Pertsona Fisikoen Gaineko Errenta Zerga Arautzen duen Legea ezartzeko 2007ko martxoaren 30eko 439/2007 Errege Dekretuan xedatuta datorrenaren araberea opariaren zenbatekoak horretara derrigortzen badu, promozio honen baitako sariek zerga-betebeharrak izan ditzakete.
Hala, opariaren zenbatekoaren arabera, Pertsona Fisikoen Gaineko Errenta Zergaren baitan egon daitezke, ondarearen hazkundeagatik, eta hala izatekotan, saridunak indarrean dagoen araudiak zehaztutako betebehar formal eta materialak bete beharko ditu derrigorrean, baita sariari dagokion zerga-kuota bere gain hartu ere. Horregatik guztiagatik, ANTOLATZAILEAk bere gain hartuko ditu sariari dagozkion zerga oro, PFEZ salbu, hori saridunaren konturakoa izango baita.
10. DATU PERTSONALAK
Parte-hartzaile guztiek derrigorrean adierazi beharko dituzte datu pertsonalak, sariaren kudeaketa egin ahal izateko.
Promozio honetan parte hartzeagatik, eta Datu Pertsonalen Babeserako Legean (abenduaren 21eko 1.720/2007 ED) xedatutakoaren arabera, Txingudi Merkataritza Guneko Jabekideei baimena ematen dio parte-hartzaile bakoitzak bere datuak helburu hauekin erabiltzeko:
a) Promozio honetako parte-hartzea eta sarien banaketa.
b) Parte-hartzaileei Txingudi Merkataritza Guneko promozio edota produktu berriei buruzko informazioa bidaltzea.
Datu horiek Txingudi Merkataritza Guneko Jabekideena den "Promociones" fitxategi automatizatura gehituko dira, eta Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoak (abenduaren 13ko 15/1999 LO) nahiz berau garatzen duen Araudiak (abenudaren 21eko 1.720/2007 ED) xedatzen duen moduan tratatuko dira. Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan zehazten den moduan, parte-hartzaileek eskubidea izango dute beren datuak eskuratu, ezeztatu, zuzendu eta uko egiteko. Horretarako, idatziz eskatu beharko dute Txingudi Merkataritza Guneko Jabekideak (IFK H-20647392), gerentziaren bulegoa, Ventas auzoa 80, 20.305 Irun helbidera igorrita, "Datuen babesa" adieraziz.
11. LEGEZKO OINARRIEN ONARPENA ETA JAZOEREN EBAZPENA
Parte-hartzaileek, promozio honetan parte hartu izanagatik hutsagatik, oinarriak ontzat ematen dituzte, baita promozio honen inguruan jazotako edozein gairen ebazpenean ANTOLATZAILEAren irizpidea ere.
ANTOLATZAILEAren eskubidea izango da promozioaren funtzionamenduan huts egin edo alferrik galdu izan duten parte-hartzaileak kanpoan uzteko.
12. OINARRIAK GORDETZEA
Oinarri hauek Juan Luís Hernández-Gil Mancha Notario Jaunak gordeko ditu.
13. APLIKATZEN DEN LEGEDIA ETA ESKUMENAK
Promozio honetako oinarriak Espainiako legeen menpe egongo dira.